Gure Eskola

Euskal Herria etorbidea 5
20550 Aretxabaleta (Gipuzkoa)
Telf: 943009911
gureeskola@gmail.com

Erabiltzen dugun metodologia: proiektuak

Proiektuan bidez ikasten, izaten, sentitzen, ikertzen, ezagutzen...


Gure Eskolan irakasleon egiteko garrantzitsuena haurrari pentsatzen, ikertzen, bere ideiak kontrajartzen, adostasunetara heltzen, hutsegiteetatik ikasten ... lagunduko dioten bideak eskaintzea dela uste dugu. Guzti hau proiektuen bidez lan eginez lortzen saiatzen gara.

Gure proiektuak konstruktibismoaren printzipioetan oinarritzen dira eta zenbait aspektu kontuan hartzen ditugu:
  • Ikaskuntza esanguratsuak bideratzen saiatzen gara.
  • Talde lanari garrantzia ematen diogu.
  • Haurren aurrezagutzak kontuan hartzen ditugu.
  • Funtzionalitatez bilatzen dugu eskuratutako ezagutzetan; ezagutzek islada praktikoa izan behar dute.

Bizitzan zehar, gure buruari zerbait proposatzen diogunean, bide hau jarraitzen dugu:
  • Planifikazioa
  • Errealizazioa
  • Ebaluazioa
Haur hezkuntza eskema hau jarraitzen duten metodologiak lantzean, proiektuak kasu, haurrari bizitzeko, izateko, helburuak lortzeko, baliabideak aurkitzeko eta ebaluatzeko gaitasunak garatzeko tresnak emango dizkiogu.

Baina, zer da proiektu bat? Haur talde eta irakasle batek, helburu zehatz batzu lortzeko, martxan jartzen duten egitasmoari deritzo.

Egitasmo berri bat asablada bidez, bozketaz planteatzen dugu eta galdera hauek erantzuten saiatzen gara:
  • Zer da egin nahi dugu? Zertaz ikasi nahi dugu?
  • Zertarako egin nahi dugu?
  • Zer behar dugu egitasmoa aurrera eramateko?
  • Non aurki ditzakegu egitasmoa aurrera eramateko baliabideak?
  • Nola antolatuko gara proiektua aurrera eramateko?
Proiektu berri bati hasiera ematerakoan paper txuri handi -handi bat jartzen dugu gelako pareta batean eta ematen dugun pausu bakoitza bertan islatzen eta antolatzen saiatzen gara: bildutako informazioa, burutzen ditugun ekintza ezberdinak...



Baina proiektu batek zertzan datzan hobeto ikusteko,
ikusi blog honetan momentuan aurrera eramaten ari garen
Zaldien proiektuen bilakaera.


No hay comentarios: