Gure Eskola

Euskal Herria etorbidea 5
20550 Aretxabaleta (Gipuzkoa)
Telf: 943009911
gureeskola@gmail.com
Proiektu berri bati eman diogu hasiera!!!

Asanblada burutu dugu 5urteko Gure Eskolako haurrek, eta erabaki dugu:



ZALDIETAZ IKASIKO DUGU!!!


ZALDIEN INGURUKO PROIEKTUA GAUZATZERA GOAZ!!!






Aurrezagutzak batu ditugu, eta zer ikastea nahi dugun ere zehaztu dugu:

  • zaldiak nola jaiotzen diren
  • zaldien oinetakoak nolakoak diren
  • zaldi gainean nola ibiltzen garen...




Gure galdera guzti hauek erantzuteko guztion laguntza ezinbestekoa dugu!
Informazio bilketarekin hastera goaz!!!
Edozein material aztertu eta ikertzeko prest eta irrikitan gaude guztiok!!!

Klaseko bazter batetan mural txuri handi bat jarri dugu eta tenperaz margotu diogu izenburua: ZALDIAK. Bertan jasoko dugun informazio ezberdina antolatuko dugu; argazkiak, marrazkiak, artelanak...

Irrikitan gaude lanean hasteko!!!!

No hay comentarios: