Gure Eskola

Euskal Herria etorbidea 5
20550 Aretxabaleta (Gipuzkoa)
Telf: 943009911
gureeskola@gmail.com

Perratokia

Perratokia ezagutzen egon gara!

Gaur irteera interesgarri bat egin dugu!
Bedoña auzoan (Arrasate) dagoen Perratoki bat ezagutzeko aukera izan dugu!

Gure arbasoek zaldi eta ganaduei perrak, berain oinetakoak, nola konpontzen zizkieten ikusi ahal izan dugu!

Joseba, Bedoñan bizi den okina da, eta Perratokiaren inguruko azalpenak eman dizkigu: nola lotzen zituzten animaliak perratokian, erabiltzen zituzten gailuak, atzazkalak nola mozten zizkieten...

Guk adi-adi entzun ditugu esandakoak eta argazkiak ere atera ditugu!

Ateratako argazki guztiekin bideo muntaia xume bat egin dugu.
Ea zuen gustokoa den!!!



No hay comentarios: