Gure Eskola

Euskal Herria etorbidea 5
20550 Aretxabaleta (Gipuzkoa)
Telf: 943009911
gureeskola@gmail.com

Informazioa biltzen!!!!

A zer nolako informazio zaparrada!!!

Atzo zehaztu genuen proiektua eta jadanik zaldien inguruko informazioz bete dugu gela!!




Mikelek mendian pottokei ateratako argaz
kiak ekarri ditu.







Leirek zaldiei buruzko marrazkiak.
Jadanik margotu ditugu batzuk!!!




Maddi, Garazi eta Oierrek etxean zituzten zaldi irudiko panpinak.







Maiderrek etxean apaingarri gisa zuen perra ekarri du!



Markelek bere aitaren partez gon
bite bat luzatu digu: "Gure baserri ondoan daukagun perratokia etzagutzera etor zaitezkete!"




Beste gonbidapen bat ere jaso dugu; Pauleren osabak dituen Pottoketan ibiltzera joateko gonbidapena!!!
Oierren aitak interneten Pirritx eta Porrotxek abestutako MacMikel kantua aurkitu du, zaldun bati buruzkoa dena. Jarraian azaltzen den irudia sakatuta entzun dezakezue.



Eta Maitek aldizkari bat, Koldok internetetik ateratako itsas-zaldien informazioa....
Informazio zaparra! Informazio uholdea!
Zaldiz bete zaigu gela!!!
Informazio guztia ikertu eta egituratzera goaz!!!
Zein pozik gauden!!!

No hay comentarios: