Gure Eskola

Euskal Herria etorbidea 5
20550 Aretxabaleta (Gipuzkoa)
Telf: 943009911
gureeskola@gmail.com

Pitxiren txokora goaz

Ipuinen txokoa:
amets eta imajinazioen mundua

Gure Eskolako txoko polit eta interesgarri bat aurkeztu nahi dizuegu:
PITXIREN TXOKOA
Imajinazio eta ametsen munduan murgiltzeko aukera eskaintzen ditugun ipuin ugari ditugu Pitxiren txokoan.

Zaldien proiektua lantzen ari garenez, gaur, zaldien irudiak azaltzen diren ipuinak ikertzen aritu gara. Irudi polit eta ezberdin asko aurkitu ditugu. Hona hemen adibide batzuk:







Beste egun batzutan irakasleak ipuinak kontatzen dizkigu bertan. Hori bai, ipunak denon artean aukeratzen ditugu; modu asanblearioan.
  • Harri txiki bana hartzen dugu guztiok.
  • Hiru edo lau libururen proposatzen dizkigu irakasleak.
  • Bakoitzak egun horretan entzun nahi dugun ipuinaren gainean jjartzen dugu harria.
  • Harri gehien duen liburua kontatzen digu irakasleak.

No hay comentarios: